Arrasatearra zen eta 1953ko ekainaren 29an izendatu zuten abade Arrasateko parrokian. Hala ere, Andramari egunerako gurean zegoen meza esaten. Ia 26 urte egin zituen On Anjel Garmendia orduko parrokoari laguntzen eta 1979ko uztailean bera izendatu zuten parroko. 17 urtean izan zuen parrokiako ardura eta 1996an utzi zuen osasun arazoak zirela eta.
Aretxabaletarrek omenaldi apal baina beroa eskaini zioten 2003ko ekainaren 15ean, apaizgoaren urrezko ezteiak ospatzeko. Ordutik hona osasunak ez zion lagun egin eta eguaztenen goizean, urtarrilak 11, zendu zen, 76 urte zituela.