Zabalik dago patinaje ikastarorako izenemate epea

Mirari Altube Arrese 2006ko urt. 4a, 10:25
Patinaje ikastaroa antolatu du Udaleko Kirol sailak. Urtarrilaren 18a baino lehen eman behar dute interesatuek izena Aretxabaletako kirol etxean.

Urtarrilaren 21ean hasiko dute Aretxabaletako kirol etxean patinaje ikastaroa. Zazpi zapatutan emango ditu eskolak soin hezkuntzan lizentziatua den Mikel Morras arrasatearrak. Helduendako da, hau da, 16 urtetik gorakoendako, eta talde bi egingo dituzte, 12 lagunetik gorakoak biak:

  • Hastapen ikastaroa, 10:00etatik 11:30era: inoiz patinatu ez dutenendako.
  • Hobekuntza ikastaroa, 11:30etik 13:00etara: teknika hobetu gura duten patinatzaileendako.

Interesatuek Aretxabaletako kirol etxera deitu behar dute izena emateko, edo kirola@aretxabaleta.net helbide elektronikora eskaera egin urtarrilaren 18a bitartean. Debarroko kirol zerbitzuetako abonatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 36.

Arrakasta duen ikastaroa

Seigarren urtez antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kirol sailak patinaje ikastaroa. Urte batzuetan, gainera, behin baino gehiagotan egin dute ikastaroa herritarrek hala eskatuta. Taldeak beti betetzen dira eta ikasle batzuk behin baino gehiagotan egin dituzte ikastarook. Horren arrakasta instalakuntzetan eta irakaslearengan egon daitezke: "Patinajerako egokia den kirol etxea daukagu Aretxabaletan: zabala, aterpeduna eta zoru egokiarekin. Bestalde, Mikel Morras irakaslearekin oso gustura egoten dira ikasleak" dio Asier Mujika kirol teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak