Gemesendako erakusleiho lehiaketako lehen saria

Mirari Altube Arrese 2006ko urtarrilaren 3a

Banatu dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak. Gemes estetika zentroak jaso du lehen saria. Pagaldai pentsuak eta Martin erloju dendak jaso dituzte bigarrena eta hirugarrena.

Egoitza berria jarri zutenean hasi ziren Mari Karmen eta Xeli Etxeandia Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzen, eta iaz zein aurten jaso dute lehenengo saria. Baionara joaten dira apaingarriak erostera, eta aurten pinguinoak eta panpinak aukeratu zituzten umeen gustuko izango zirela pentsatuta. Umeena ez ezik erakusleiho lehiaketako epaimahaikideena ere bai, eta 250 euroko saria eskuratu dute Gemes estetika zentroko kideek.

Bigarren saria Pagaldai Pentsuak dendak jaso du, salgai dituzten produktuak erabilita baserri giroko erakusleihoa osatu dutelako.

Eta hirugarren saria Martin erloju dendarendako izan da, Gabonetako bolekin eta tximeletekin apaindutako erakusleihoarendako hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak