Urtarrilean hasiko dituzte Arbizelaiko zubiaren lanak

Mirari Altube Arrese 2006ko urtarrilaren 2a

Urtarrilean bertan hasi gura ditu Aldundiak Arbizelaiko zubiaren lanak. Zubi ikusgarria izango da, eta ahalik eta kalte txikiena eragitea ingurumenari du helburu.

AP-1 autobideko zatirik ikusgarrienetako bat izango da Arbizelaiko zubia. Arrasatetik Gasteizera norabidean GI-627 saihesbidearen ezkerretara egingo dute. Lehen Arbizelai baserria eta orain Arbizelai poligonoa dagoen gainetik Isurieta auzora joango da. Bertan, Isurietako tunelarekin lotuko dute, eta tunel honek 260 metro izango ditu.

Arbizelaiko zubia ez da nolanahikoa izango: 560 metro luze eta 7 pilare izango ditu. Pilare horietako biren arteko distantzia 140 metrokoa izango da, horregatik kableekin babestuko dute zubia.

Zubiarekin ingurumenari eragindako kaltea gutxitu gura izan du Aldundiak. Hala, errepidearen saihesbideari, bidegorriarendako lekuari eta ibaiari ez dio eragingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak