Zuhaitz Errasti presoak 12 egun daramatza Mitard-en

Maider Arregi 2005eko abenduaren 22a

Zuhaitz Errasti preso aretxabaletarrak 12 egun daramatza Mitard-en, Poitiers-eko espetxean. Gainera, ez ditu bisitak jasotzen.

Zuhaitz Errasti bi hilabetez aritu da kartzelako zuzendariari gutunak bidaltzen. Gutunetan, honako eskaerak egin dizkio: alde batetik, bere senitartekoek preso sozialen senideen baldintza beretan bisitak izatea. Bestetik, bisitak asteburuetara pasatzea. Izan ere, orain astegunetan izaten ditu.

Kartzelako zuzendariak behin eta berriro ezezko borobilaz erantzun die bere eskaerei. Horren ondorioz, Zuhaitz desobedientzia borrokan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak