Iaz, Gabon inguruan, truke azoka antolatu zuen Gazte Ekimenak. Eguna borobiltzeko bazkaria, barrilada eta kontzertuak antolatu zituzten eta aurten jarraipena eman diote jai hari Gazte Eguna bataiatuta.
Iaz 60 bat lagun elkartu ziren bazkarian eta aurten gehiago izatea gurako lukete antolatzaileek. Truke azokak ez zuen arrakasta handirik izan, baina sortutako giroa paregabekoa izan zen, eta aurten egitarau zabalagoa eskaini diete herriko gazteei. Elkartzen garenok elkartuta ere giro onean ospatzea dugu helburu diote Gazte Ekimeneko kideek.