Urkuluren gaineko jardunaldiak gaur eta bihar, abenduak 13 eta 14

Mirari Altube Arrese 2005ko abe. 13a, 11:07
Informazio jardunaldiak antolatu ditu Aretxabaletako Udalak Urkulu urtegi inguruaren berri emateko. Udaletxeko ganbaran izango dira, 18:30ean. Hainbat aditu etorriko dira berba egitera eta Argazkigintza Elkartearen erakusketak osatuko ditu jardunaldiok.

Azken urtean hainbat aldaketa izan ditu Urkuluk –asfaltatu eta txukundu egin dute– eta aldaketa gehiagoren zain dago Udalak eta Naturgintza fundazioak egindako proiektuaren arabera. Aizkorri-Aratz parke naturalak ere izango du eraginik Urkulurengan. Horren guztiaren berri emateko jardunaldiak antolatu ditu Udalak abenduaren 13 eta 14an. Hona egitaraua:

Abenduak 13, martitzena:

  • 18:30ean, aurkezpena: Rafael Uribarren, Baserri inguruaren Garapenerako Diputatua.
  • 18:45ean, hitzaldia: Urkulu arroa. Ondo gordetako agrosistema baten azterketa. Hizlaria: Juan Andres Gutierrez, Nekazaritza eta Arrantza Azterketa eta Ikerketa Departamentuko zuzendaria.
  • 19:15ean, hitzaldia: Aizkorri-Aratz parke naturala. Etorkizuneko aukerak eta Urkuluren eginkizuna parkeko sarbide gisa. Hizlaria: Iñaki Aizpuru, Parke Naturalen Ataleko burua Gipuzkoako Foru Aldundian.
  • 19:45ean, mahaingurua.

Abenduak 14, eguaztena:

  • 18:30ean, aurkezpena: Arritxu Oliden, Aretxabaletako alkatea.
  • 18:45ean, hitzaldia: Parke ornitologikoak eta Arabako urtegien eta hezeguneen erabilera publikoa. Hamarraldi batean aktiboki eta arrakastaz kudeatzeko gakoak. Hizlaria: Elena Gomez-Chico, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Paisaia zerbitzu burua.
  • 19:15ean, hitzaldia: Urkuluko urtegiaren inguruaren erabilera antolaketa proposamena eta egokitzapen proiektua. Hizlaria: Kiko Alvarez, Naturgintza fundazioaren proiektu arduraduna.
  • 19:45ean, mahaingurua.

Erakusketa egongo da gainera udaletxeko ganbaran Argazkigintza Elkartearen eskutik. Urkuluko parajeen edertasuna eta bilakaera erakutsiko dute argazkiok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak