Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
II. Gazte Eguna antolatu dute Atxabaltako Gazte Ekimenak eta Segik. Zapatuan izango da, abenduak 17, eta trikipoteoa, bazkaria eta kontzertuak egongo dira beste ekitaldi batzuen artean.
Hona II. Gazte Eguneko egitaraua:
Abenduak 16, egubakoitza:
19:30ean, DVD emanaldia udaletxe zaharrean: Euskal Jai, Atarrabiako Gazte Asanblada
Abenduak 17, zapatua:
Goizez emakumeen sexu fantasiak.
13:00etan, gazte trikipoteoa.
14:30ean, bazkaria: txartelak Orly eta Urbaltz tabernetan daude salgai.
Bazkal ostean umore saioa: Jon Plazaola eta Eneko Barberena.
18:00etan, gazte kalejira.
19:30ean, barrilada Urbaltz tabernan.
22:30ean, kontzertuak Urbaltz eta Ezkutu tabernetan.