150 urte baino gehiago dituen kofradia herritarren zerbitzura

Mirari Altube Arrese 2005ko abe. 7a, 11:14
Bihar, abenduak 8, urteko batzar orokorra egingo du San Martin-San Jose kofradiak. 11:00etan izango da, Kurtzebarri eskolan. Aurten, gainera, San Jose kofradiak 150 urte beteko lituzke eta San Martin zaharragoa da.

San Martin-San Jose kofradia zendutako bazkideetaz arduratzen da, eta hainbat zerbitzu eskaintzen dizkio hildakoaren familiari. San Jose kofradia 1855ean sortu zuten, hortaz, 150 urte bete ditu aurten, San Jose egunean hain zuzen. Kofradiakoek ondo gordetzen dute elkarteko lehenengo akta liburua eta bitxikeria eta kontu ugari azaltzen dira bertan: sortu zuten urtean, esaterako, kolerak 15 bazkide hil zituen. San Jose kofradiaren azken akta liburua 1964ko martxokoa da, eta San Martin-San Jose kofradiaren lehen akta liburua 1979koa. Kofradiako zuzendaritza batzordeko kideek 15 urteko hutsunea aurkitu dute akta liburuetan. Hala ere, San Jose baino zaharragoa dela San Martin ondorioztatu dute irakurritakoaren arabera.

Herrian bazkide gehien dituen elkartea da, 4.377 iazko abenduan, eta guztiek dute abenduaren 8ko batzar orokorrerako deia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak