Abenduaren 3ko kontzertuak hasiko du Negu Kulturala

Mirari Altube Arrese 2005ko abe. 2a, 16:23
Egunotan banatuko dute etxe guztietara Negu Kulturala egitaraua. Kultura Sailak gertatu du eta kontzertuz beteta dator egitaraua. Lehenengoa bihar, abenduak 3, izango da Primoz Parovel akordeoilariaren ekitaldia Hsin-Ying Chen sopranoarekin.

Abenduarekin batera kaleratzen du Kultura Sailak hurrengo bi hilabeteotako ekintzen egitaraua. Halaxe, bihar, abenduak 3, hasi eta urtarrila bukatu bitartean izango dute herritarrek zer entzun eta zer ikusi. Hona egitaraua:

  • Abenduak 3, 20:30ean, parrokian: Primoz Parovel Esloveniako akordeoilariaren ekitaldia. Arrasate Hiriko Akordeoi Txapelketako irabazle izandakoari Hsin-Ying Chen sopranoak egingo dio lagun.
  • Abenduak 8: erakusleiho lehiaketaren hasiera.
  • Abenduak 15, 18:30ean, Leizarra musika eskolan: ikasleek eskainitako musika entzunaldiak.
  • Abenduak 16, 19:00etan, parrokian: organo kontzertua Mari Karmen Azpeitiaren eskutik.
  • Abenduak 16, 22:30ean, Ezkutu tabernan: Kokein taldearen kontzertua.
  • Abenduak 17, 20:30ean, parrokian: Aretxabaletako Akordeoi Orkestraren kontzertua.
  • Abenduak 21, 18:30ean, Leizarra musika eskolan: ikasleek eskainitako musika entzunaldiak.
  • Abenduak 23, 15:00etatik 18:00etara, kultur etxean: Gabonetako kriseilu edo farolatxoak egiteko tailerra umeendako.
  • Abenduak 24, 10:30ean, Herriko Plazan: Gabon abestiak abestuko dituzte ume eta gurasoek kalean.
  • Abenduak 24, 18:30ean: Olentzero. Herriko Plazan jaiotza jarriko dute eta musika eskolako umeen abesbatzak Gabon kantak abestuko ditu.
  • Abenduak 27, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Iralabarri plazako lokaletan: Poxpolin tailerrak 3 eta 12 urte bitartekoendako.
  • Abenduak 28, 16:00etan, kultur etxean: Ipuin kontalariak 3 eta 7 urte bitartekoendako, eta 7 eta 11 urte bitartekoendako.
  • Abenduak 29, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, kirol etxean: ur jolasak 8 urtetik gorakoendako eta gaztelu puzgarriak ume guztiendako.
  • Abenduak 30, 19:00etan, parrokian: Jose Luis Franzesena organo jolearen kontzertua Aretxabaleta Abesbatzarekin batera.
  • Abenduak 31, 18:30ean: Bizar Zuri.
  • Urtarrilak 5, 18:30ean: Errege Magoak.
  • Urtarrilak 28, 17:00etan, kirol etxean: Pirritx eta Porrotx pailazoek Maite zaitut ikuskizuna eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak