Zutoinak jarri dituzte eta giltza daukatenek bakarrik kendu ahal izango dituzte, hau da, inguruko bizilagunek. Erabiltzaileek aparkalekuetan bakarrik utzi ahal izango dituzte automobilak, eta udaltzainek isunak jarriko dizkiete araututako guneetatik kanpo daudenei.
Bestalde, Bainuetxeko industrialdeko aparkalekua sustatzea gura du Udalak, eta Urkulu urtegian daudenak adinekoendako, umedunendako eta ezinduendako gorde. Helburua da ibilgailuen joan etorria murriztea eta oinezkoei lehentasuna ematea; horrela, gainera, bertako ekosistema babestuko dute.