Araba ibilbidean, Arkarazoko bidegurutzean, hasi eta Errotabarri baserri ondo-ondotik Eskoriatzarantz aterako da tranbia Eusko Jaurlaritzak egindako proiektuaren arabera. Horrek hainbat aldaketa eragingo ditu errepidean: Fagor Automation lantegi parean dagoen biribilgunea Almen ikastetxe parera ekarriko dute. Hain zuzen Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugan geratuko da, eta Almenera doan bidea ere aldatu egingo dute; bide zaharra erabiliko dute berriro.
Aldaketok aretxabaletar bati baino gehiagori eragingo dio, hortaz, proiektua ikusi gura izanez gero udaletxean hitzordua egin behar da aurrez.