Arlutz edo Urbaltz tabernetan eman behar dute izena azaroaren 27an Murrukixok egingo duen bazkarira joan gura dutenek.
Azaroaren 28tik 30era bitartean, bestalde, ikus-entzunezko emanaldiak eskainiko ditu Murrukixok Kurtzebarri eskolan, 19:00etan. Aretxabaletarrak izango dira protagonista hiruretan.
Hona Mendi Astearen egitaraua:
- Azaroak 27, domeka: mendi irteera eta babarrun jana.
- Azaroak 28, astelehena: Gure Himalaya aurkeztuko du Alberto Iñurrategik.
- Azaroak 29, martitzena: Laos bizikletan aukeztuko du Oier Sarasuak.
- Azaroak 30, eguaztena: Mendi eskia Txilen aurkeztuko du Ramon Iturrikastillok.