Santa Zezilia eguna ospatuko du abesbatzak domekan, organo berrituarekin

Mirari Altube Arrese 2005ko aza. 17a, 12:03
Martitzenean, azaroak 22, da musikarien zaindari den Santa Zezilia eguna, baina Aretxabaleta Abesbatzak domekan ospatuko du. Aurten 100 urte bete dituen organo guztiz berritua ere inauguratuko dute domekako meza nagusian.

Aretxabaleta Abesbatza 25. urteurrena ospatzen dabil aurten, eta domekako ospakizuna berezia izango da. Casimiriren aintza eta Gounod-en santusa abestuko dituzte abesbatzako kideek domekako meza nagusian, 12:00etan. Organo jolea Xabier San Miguel izango da. Hain zuzen irailetik hona konpontzen egon diren organo guztiz berritua joko du Xabierrek. Halaxe inauguratuko du Parrokiak 100 urte dituen organo berritua.

Abenduan beste bi kontzertu emango dituzte organoarekin: hilaren 16an, Mari Karmen Azpeitia organo jolea etorriko da, eta hilaren 30ean, Jose Luis Franzesena organo jolearekin batera abesbatzak abestuko du.

Musika eskolako ospakizuna

Leizarra musika eskolako musikariek ere ospatuko dute Santa Zezilia eguna. Hala, martitzenean, azaroak 22, musika eskolako irakasleek kalejira egingo dute herrian. 11:45ean udaletxetik abiatuko dira, 12:00etan Basabeazpi ikastolan izango dira eta 12:30ean Kurtzebarri eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak