Orain dela bost urte Arkarazora etorri zenean egin genion elkarrizketa Aretxagazetarako. Kolonbiako San Clementeko parrokian zegoen lanean orduan beste lau marianistekin batera, eta osasun arazotxo batzuk izan bazituen ere oso argi zeukan Kolonbian jarraituko zuela zerbait egiteko gauza naizen artean.