Xabier Ormazabal mendizale urretxuarraren oroimenezko emanaldia

Mirari Altube Arrese 2005ko aza. 11a, 14:11
Loramendi Euskara Elkarteak antolatuta Elurretako lehoinabarraren bila muntaia emango dute eguenean, azaroak 17, 19:00etan. Iazko urrian hil zen Xabier Ormazabal mendizale urretxuarraren ohar eta argazkietan oinarrituta dago muntaia. Andoni anaiak aurkeztuko du.

Iazko irailean burutu zuen Elurretako lehoinabarra proiektua 23 urte zituen Xabier Ormazabalek. Sobiet Batasuna izandako bost mendi igotzeagatik ematen dute elurretako lehoinabarra izendapena: Ismail Somoni, Khan Tengri, Pobeda Peak, Lenin tontorra, eta Korgenewskaya. Zazpi mila metroko mendiak dira guztiak baina asko Himalaiakoak bezain arriskutsuak. Xabier izan zen Espainiar Estatuko lehena elurretako lehoinabarra izendapena lortzen.

Iazko urriaren 19an hil zen Xabier Cho Oyu mendi tontorretik behera zetorrela. Haren proiektuekin aurrera jarraitzea erabaki zuten etxekoek eta Elurretako lehoinabarraren bila emanaldia gertatu dute Hire Himalaia egin zuen muntatzailearekin. Andoni anaiaren esanetan ipuin eran antolatu dute: “Bere oharretan oinarrituta dago baina elkarrizketa asko tartekatu ditugu: Alberto Iñurrategiri, Edurne Pasabani… baita etxekoei eta lagunei egindakoak ere. Gainera, bere ahotsa ere berreskuratu eta sartu dugu muntaian” dio Andonik. Hala, oso lan berezia eta hunkigarria aurkeztuko du Aretxabaletako Ekin fisioterapia zentroan lan egiten duen Andonik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak