Hasi dira kultura etxea botatzen

Mirari Altube Arrese 2005eko azaroaren 9a

Azaroaren 9an, eguaztena, 14:30ean hasi dira Santa Kurtz kaleko eraikina botatzen. Agur esan diegu kultur etxe eta zine areto zaharrari.

Joan zen astean hasi ziren botatzeko gertatzen: autoak kendu aparkalekuetatik, inguruan hesia jarri eta barruko trasteak atera. Barrualdea botata zeukaten dagoeneko langileek eta gaur, eguaztena, kanpoaldea bota dute. Euria zaparrada zen eta ez da inor hurreratu ikustera, Kurtzebarri eskolako umeek bakarrik esan diote agur leihoko kristalen atzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak