Azaroko aste bukaerak ekintzaz gainezka gaztelekuan

Mirari Altube Arrese 2005ko aza. 4a, 10:48
Azaroko egitaraua gertu daukate gaztelekuan: herri kirolak, pintxo lehiaketa, argazki erakusketa… Eta tartean gaztelekuko izena eta logotipoa aukeratzeko lehiaketa.

Urriaren 7an zabaldu zuten gaztelekua Iralabarri plazan eta ordutik ekintzaz betetako aste bukaerak dituzte 12 eta 17 urte bitarteko gazteek. Azaroko egubakoitz, zapatu eta domeketan ere halaxe izango dute. Hona egitaraua:

  • Azaroak 4, egubakoitza: Herri kirolak.
  • Azaroak 5, zapatua: Gazte bilera egingo dute gaztelekuko arautegia zehazteko. Ostean, pintxo lehiaketa eta afari-merienda.
  • Azaroak 6, domeka: Gaztelekuaren izena eta logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatuko dute gazteek.
  • Azaroak 11, domeka: Ginkana jolasa.
  • Azaroak 12, zapatua: Argazki eguna antolatu dute eta argazkiak ateratzera joango dira erabili eta bota egiten diren kamerekin
  • Azaroak 13, domeka: Bideo emanaldia.
  • Azaroak 18, 19 eta 20: Argazki egunean ateratako argazkiekin erakusketa jarriko dute. Gainera kapoeira ikastaroa egongo da.
  • Azaroak 25, egubakoitza: Gazte bilera egingo dute Gabonetako oporrak antolatzeko. Abenduaren 26tik 30era zabalik egongo da gaztelekua, eta egun horietan zer egin erabakiko dute.
  • Azaroak 26, zapatua: Mendi irteera Aretxabaleta inguruan.
  • Azaroak 27, domeka: Kirol txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak