Herritar askoren kexa zen azken hilabeteotan arratoiak ikusten zirela Deba ibaian. Hala, norbaitek pozoia botatzea erabaki du, eta urriaren 2az gero pozoi poltsak daude Belorrieta auzo paretik pasatzen den ibaiaren zatian. Ahate eta ur-oilo asko bizi dira bertan, baita oilar bat ere, eta batzuk hilda daude.