Irudi digitalak tratatzeko ikastaroa azaroan, KZgunean

Mirari Altube Arrese 2005ko urr. 27a, 13:49
Aretxabaletako KZguneak gero eta erabiltzaile gehiago ditu: 714 hain zuzen. Dagoeneko 110 herritarrek egin dituzte ikastaroak, eta azaroko ikastaro eskaintza ere gertu daukate KZguneko arduradunek, euren artean irudi digitalak tratatzeko ikastaroa.

Interneten eguna ospatu zuten martitzenean mundu guztian, baita gurean ere. Gero eta erabiltzaile gehiago ditu KZguneak eta askok egin dituzte ikastaroak.

Azaroan arratsaldez zabalik

Hilabete baten goizez eta hurrengoan arratsaldez zabaltzen dute Aretxabaletako KZgunea. Hala, azaroan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta abenduan, 09:00etatik 13:00etara.

Izena emandako erabiltzaileak dagoeneko 714 dira, horietatik 120 berriak, eta aurten ikastaroak egin dituztenak 110 inguru: 70ek oinarrizkoa eta 40k aurreratua. 35-45 urte bitarteko emakume langilea da ikastaroetara etorri ohi dena, eta erretiratuen artean gizonezkoak dira nagusi.

Azaroko ikastaroak

Hainbat ikastaro gertatu dituzte azarorako. Egunean bertan egitekoak dira batzuk:

  • Posta elektronikoa erabiltzen ikasteko: azaroak 2, 18:00etatik 20:00etara
  • Ardoaren gainekoa: azaroak 4, 16:00etatik 18:00etara
  • Etxetik erosten ikasteko: azaroak 8, 16:00etatik 17:00etara
  • Postal bat bidaltzen ikasteko: azaroak 10, 16:00etatik 17:00etara
  • Egunkaria Internet bidez irakurtzeko: azaroak 23, 19:00etatik 20:00etara
  • KZguneko foroen gainekoa: azaroak 25, 18:00etatik 20:00etara
  • Finantzen gainekoa: azaroak 29 eta 30, 18:00etatik 20:00etara

Interneten oinarrizko ikastaro bi ere egingo dituzte:

  • Azaroaren 7tik 18ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara
  • Azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean, 16:00etatik 18:00etara

Gainera, irudi digitalen tratamenduaren gainekoa antolatu dute:

  • Azaroaren 15 eta 16an lehenengo zatia, 16:00etatik 18.00etara
  • Azaroaren 17 eta 18an bigarren zatia, 16:00etatik 18:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak