Zapatuetan egingo dituzte otoitz topaketak, 18:00etatik 19:30era bitartean. Horretarako, baina, hamar laguneko taldea osatu gura dute. Adituak etorriko dira otoitzaren gainean berba egitera eta hainbat gai landuko dituzte:
- Bibliarekin zela egin otoitz
- Eguneroko kontuen gaineko hausnarketa
- Natura ardatz hartuta otoitz egitea
- Isiltasuna
Izena eman gura duena sakristiara edo parrokiak Herriko Plazan duen bulegora joan dadila.