Ekuatore Gineako proiektua aurkeztu du Hiruatxek

Mirari Altube Arrese 2005ko urr. 21a, 12:43
Afrikako Ekuatore Ginea hautatu du Hiruatxek hurrengo proiektua burutzeko. Mundukiderekin batera egingo du lan eta herrialde osoan saltzeko beste oilasko haztea du helburu. Bi urtean 120.000 euro batu gura dituzte horretarako, Udalaren eta herritarren laguntzarekin.

Hirugarren munduari laguntzea helburu duen Aretxabaletako taldeak, Hiruatxek, eskuartean darabilen proiektua aurkeztu zuen atzo, urriak 20, herritarren aurrean. Afrikako Ekuatore Ginean izango da, eta oilaskoak hazi eta saltzea du helburu.

Oilategiak eta lantegiak

Nekazaritza eta abeltzaintzako garapen egitasmoa Ekuatore Gineako Evinayong eskualdean egingo dute, Mitemelete herrian. Kooperatibak osatuko dituzte oilategiak eraiki eta oiloak hazteko gero; oilo batzuk ugaltzeko erabiliko dituzte eta beste batzuk jateko. Horrekin batera pentsua ekoizteko lantegiak eta oilasko hiltegiak jarriko dituzte abian. Oilaskoa da Ekuatore Ginean gehien jaten duten okela, eta egitasmo osoa abian jarritakoan hilean 30 mila oilasko ekoiztea dute helburu, hau da, herrialde osora banatzeko beste. Hain zuzen uztailean gure artean izan genuen Mitemelete herrian proiektuaren ardura izango duen Cecilia Obono.

120 mila euro bi urtean

Proiektua Mundukiderekin batera eroango dute aurrera eta beste elkarte batzuen laguntzarekin. Guztira ia 700 mila euroko aurrekontua dauka. Hala ere Hiruatxek bi urteko konpromisoa hartu du eta tarte horretan 120 mila euro batu gura ditu. Aretxabaletako Udalak 60 mila euro emango dizkio eta herritarren laguntzarekin batuko dute gainerakoa. Bi kontu korronte zabaldu dituzte horretarako Euskadiko Kutxan bata eta Gipuzkoako Kutxan bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak