Erretiratuen Eguna urriaren 8an

Zapatuan, urriak 8, Erretiratuen Eguna ospatuko dute herriko edadetuek. Udalak antolatzen die jaia urtero eta egun pasa bikaina egingo dute 300 bat erretiratuk.

Salda beroa hartuta hasiko dute eguna edadetuek. 12:30ean meza izango dute parrokian eta ostean bazkaltzera hurreratuko dira kirol etxera. Bazkari ederra antolatu diete gainera: barazki menestra, pikillo piperrak, mihi-arraina almendra saltsarekin eta bildots errea. Juan Luis Lekunberriren taldeak girotuko die bazkal ostea eta dantzari bikainak direla erakusteko aukera izango dute. Eguna bukatzeko zozketa egingo dute, eta urtero moduan opari bikainekin itzuliko da bat baino gehiago.

Herriko nagusienak

Herriko nagusienekin ere gogoratzen dira Udaleko ordezkariak. Aurtengo nagusienak 98 urte dituen Joaquin Barbero Sanchez eta 99 urteko Gregoria Larrucea Basaras dira. Gregoriak, gainera, 100 urte beteko ditu Gabon egunean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.