Areto futboleko taldeak denboraldia hasiko du

Mirari Altube Arrese 2005ko ira. 30a, 15:15

Urriaren 1ean hasiko du denboraldia areto futboleko taldeak. Aurten sortu dute Aretxabaletan UDA-Mercedes Goiko izena duen taldea, eta ilusio handiarekin ekingo dio ligari.

Donostiako Tribuna Norte Kirol Elkartea izango du aurrez aurre Aretxabaletako UDA-Mercedes Goiko taldeak, eta Arrasateko kiroldegian jokatuko dute, bihar, urriak 1, 16:30ean.

Areto futboleko taldea aurten sortu da Aretxabaletan, eta Gipuzkoako ligan jokatuko du, hirugarren B mailan. Taldeko hamaika jokalariek ez daukate entrenatzailerik, ez behintzat egunero entrenatzen dituenik, baina ilusio handiarekin ekingo diote denboraldiari. Lehenengo partidua etxean tokatu arren Arrasaten jokatu beharko dute, hortaz, UDA-Mercedes Goiko taldeko mutilek eskertuko dute Aretxabaletako jarraitzaileen berotasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak