Aldaketa asko herriko zirkulazioan urriaren 2an

Urriaren 2an Kilometroak jaia ospatuko dugu, eta ibilbidearen zati bat Aretxabaleta herritik pasatuko denez hainbat aldaketa egongo dira. Baimenak beharko dira autoarekin kontrolguneak pasatzeko eta irailaren 29an bukatzen da baimenak eskatzeko epea.

Milaka pertsona etorriko direla aurreikusita eta ahal den eragozpen gutxien izan dezaten herritarrek hainbat aholku eman dituzte Udalak eta Kilometroak taldeak:

  • Behar beharrezkoa ez bada ez erabili autorik urriaren 2an.
  • Ospakizuna egin bitartean derrigorrez herritik kanpora joan eta itzuli behar direnek baimen berezia beharko dute kontrolguneak pasatzeko. Baimen horiek eskatzeko epea irailaren 29an bukatzen da. Udaltzaingoarengana edo Kilometroak antolakuntzako idazkaritzara (Larrin plaza, 1) joan behar da.
  • Araba ibilbidean, iparraldera noranzkoan, dagoen autobus geltokia bertan behera geratuko da urriaren 2an.
  • Herriko hainbat gune automobil barik utzi behar dira zapatu eguerditik astelehenera bitartean.
  • Kale batzuek bi noranzko izango dituzte domekan: Belorrieta auzoa eta Zaraia kale arteko bideak; Andramari kaleak eta Errekabarren kaleak.

Aholku hauek herriko atarte guztietan jarri dituzte, eta Kilometroak taldeak aurrez ematen dizkie eskerrak aretxabaletarrei domekan izango duten pazientziagatik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.