Eskoriatza iparra eta Arrasate iparra arteko autobide zatiaren proiektua onartuta daukate Foru Aldundian. Horrela bada, lanak egiten hasi gura dute lehenbailehen eta horretarako lehenengo lurren desjabetzea egin beharra daukate. Astelehenean, irailak 26 hasi eta egubakoitza bitartean egingo dituzte desjabetzeak Aretxabaletan. Lurren jabeek dagoeneko hitzordua daukate eta banan-banan hurreratuko dira udaletxera paperak sinatzera. Foru Aldundiko teknikariak eta Arritxu Oliden alkatea honek ezin badu alkate orderen bat izango dituzte paperen aurrean. Berrogeita hamar lagunek baino gehiagok daukate hitzordua udaletxean.