Kontaktu puntu baten bidez sortzen den eta komunikazioa eta espresioa lantzen dituen dantza mota da contact dantza. Gainera, hainbat dantza mota hobeto lantzeko ere balio du, gorputz kontaktu zuzena eskatzen dutelako: swinga, charlestona, bluesa, tangoa
Ikastaro berri hori urriaren 12tik Gabonak arte izango da, Kurtzebarri eskolan, 20:00etatik 21:30era.
Langabeek eta ikasleek 21 euro ordaindu beharko dute; langileek, 24. Izena emateko, joan Aretxabaletako kultura etxera edo Azkena tabernara, edo Arrasateko Aker Tattoo dendara, urriaren 7a baino lehen. Argibideetarako, deitu 943 77 12 00 telefonora (Maier).