Taloak egiteko jendea behar du Loramendi EEk

Mirari Altube Arrese 2005eko irailaren 15a

Herritarren laguntza behar du Loramendi Euskara Elkarteak San Migel jaietarako. Txosna jarriko du Durana kalean, eta taloak egin eta herritarrei banatzeko jendea behar du. Izena eman gura duena Loramendiko lokaletik pasa dadila arratsaldetan.

Gero eta hurbilago ditugu San Migel jaiak eta Loramendi EEk lehenbailehen lotu gura ditu irailaren 24ko kontuak. Hala, taloak egiteko jendea behar dute. Aurten, gainera, plantxa handiagoa jarriko dute Durana kaleko txosnan bizkorrago lan egiteko, eta taloak jotzeko zein erretzeko iaz baino jende gehiago egotea komeni zaie. Bi txanda egongo dira: lehenengoa 10:00etatik 12:30era eta bigarrena 12:30etik 14:30era. Beste era bateko lanak gurago dituenarendako ere badaukate zeregina: muntatze lanak irailaren 23an, egubakoitza, 17:00etan egingo dituzte eta desmuntatze lanak, irailaren 26an, astelehena, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak