Mendirako giro ona izan zuten Kurtzebarri Egunean

A.G. 2005ko ira. 12a, 10:46
Atzo, domeka, ospatu zuten Kurtzebarri Eguna Aretxabaletan. Tontorrean haize hotza egin arren ez zuen euririk egin.

Bi ordutan egin zuten atzo, domeka, Kurtzebarriko igoera areantzarrek. Haiekin batera urteroko hitzorduan parte hartzeko asmoz mendira irtendako hainbat aretxabaletar igo ziren. Gailurrean Murrukixo Mendi elkarteko kideek prestaturiko salda eta txorizoa dastatu zituzten. Hildako mendizaleen aldeko meza, berriz, Goio Eskibel biateristak eman zuen. Iaz baino jende gutxiago igo da aurten, tartean Dantzari Eguna ere ospatzen zelako herrian.

Areantza auzoko jaiak

Kurtzebarri Egunarekin batera agurtu dituzte areantzarrek Agorreko Andramaixak. 55 lagun elkartu ziren barikuko auzo afarian. Dantzaldia ere egin zuten Iñigo soinujoleak alaituta. Zapatuko jolasetan, berriz, adin guztietako 80 bat pertsona aritu ziren nor baino nor. Parte-hartzaile gazteenak 2 urte zituen eta nagusienak 82.

Festak, baina, bukatu dira eta areantzarrek gorde dute datorren urtera arte jaietako Martin Kabarrixaren panpina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak