Kirol jarduera berriekin hasiko dute ikasturtea kirol etxean

Mirari Altube Arrese 2005ko ira. 7a, 15:09
Irailaren 19an hasiko dute ikasturtea kirol etxean, eta hainbat kirol jarduera eskaini dizkiete herritarrei. Betiko jarduerekin batera lau berri hasiko dituzte: tonifikazioa, gimnasia terapeutikoa, bizkarra lantzeko gimnasia eta gorputz kontzientzia.

Ikastaroen berri ematen duen esku orria banatuko dute Udaleko kirol zerbitzuek etxez etxe, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Interesatuek kirol etxera deitu besterik ez dute, ikastaroak hastear daude.

Lau ikastaro berri

Kirol eskaintza zabalagoa eskura jartzeko asmoarekin lau ikastaro berri antolatu dituzte kirol zerbitzuek:

  • Tonifikazioa: Muskuluen tonua garatzen erakutsiko dute musikarekin: hankak, gluteoak, bizkarra, abdominalak…
  • Gimnasia terapeutikoa: Lesio edo patologiaren bat dutenendako. Irakaslea fisioterapeuta izango da.
  • Bizkarra lantzeko gimnasia: Bereziki bizkarra eta abdominalak lantzeko saioak.
  • Gorputz kontzientzia: Pilates metodora hastapena: luzaketak, erlaxazioa, arnasketa. Pili Muñagorri izango da irakaslea.

Betiko kirol jarduerak

Berriak bakarrik ez azken urteotan eskaintzen dituzten jarduera guztiak egongo dira aukeratzeko kirol etxean.

  • Spinning: 16 urtetik gorakoendako.
  • Aerobic: 14 urtetik gorakoendako.
  • Mantentze gimnasia: 16 urtetik gorakoendako.
  • Igeriketa: Umeak 3 urtetik aurrera. Helduendako bi ikastaro aukeran: hastapena edo hobekuntza.
  • Aquagym: Gimnasia uretan.
  • Hirugarren adineko gimnasia
  • Atzegiko gimnasia: gutxitu psikikoendako.
  • Banakako entrenamendua: Kirola modu egokian egiten laguntzeko zerbitzua. Banakako elkarrizketa, azterketa medikua, saioen planifikazioa, kirolariaren formazioa, jarraipena, balorazioa eta eguneratzea.

Masaje zerbitzua

Guztia osatzeko masaje zerbitzua dago martxan uda ezkero: masaje terapeutikoak, erlaxagarriak, kirol lesioen tratamendua… Aurrez hartu behar da txanda kirol etxera deituta edo fisioterapia@goienasport.com helbidean eskaera eginda. Ez da beharrezkoa kirol etxeko abonatua izatea, baina horiek prezio bereziak dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak