Eskualdeko 200 bat neska-mutiko eta 100en bat laguntzaile hurreratuko dira irailaren 11n herrira. Ikuskizun bikaina eskainiko digute kaleetan zehar 10:30etatik aurrera. Loramendi Dantza Taldeak, baina, Aretxabaletako familien laguntza behar du ume eta laguntzaileei bazkaltzen emateko. Etxean umeren bat hartu gura duenak banatu duten fitxa bete dezala eta Eroski dendetara edo Gurea tabernara eraman irailaren 9a baino lehen.