Irailaren 5ean, astelehena, erromesaldia egin dute aretxabaletarrek Arantzazura. 11:00etan penitentzi otoitza izango dute eta 12:00etan meza udalbatzako kideak buru direla. Arritxu Oliden alkatea, hainbat zinegotzi, udaltzain burua eta hainbat Udal teknikari joan dira. Bazkaltzen geratuko dira gero guztiak: autobusean joandako herritarrak Ostatuan, eta udalbatzako kideak Zelai-Zabalen.