Zuhaitz Errasti gose greban abuztuaren 15a ezkero

Deiane Arrieta 2005ko ira. 2a, 12:20
Zazpi kilo eta erdi galdu ditu gose greba hasi zuenetik. Hala ere, oso indartsu dagoela adierazi du aretxabaltarrak.

Nanteseko espetxean dagoen euskal preso politiko bakarra da Zuhaitz Errasti. Uztailaren 28an Brieve la Gaillarden atxilotu eta Fleuryko presondegian egon eta gero eraman zuten Nanteseko presondegira. Aretxabaltarrak beste euskal preso batzuekin egotea eskatu zion espetxeko zuzendariari. Eta erantzunik jaso ezean gose grebari ekin zion abuztuaren 15ean. Baraualdia hasi zuenez geroztik zazpi kilo eta erdi galdu ditu. Hala ere indartsu aurkitzen dela adierazi du presoak.

Kepa Urra, Galiziatik Andaluziara

Orain artean A Coruñako Texeiro espetxean egon da Kepa Urra, baina Cadizko Puerto de Santamariara eraman dute. Leku aldaketaren inguruan ezer gutxi dakite etxekoek. Hala ere, badakite lekuz aldatzean Salamanca eta Badajozeko espetxetan egonaldiak egin dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak