Alarma martxan aurkitu zuten abuztuaren 29an irakasleek Institutuan. Leiho bateko kristala apurtuta zegoen eta edatekoa eta jatekoa ematen duten makina bi apurtuta. Patio alboan dauden gela berrietan ibilita zeuden eta hainbat material falta zen: lenteak, pantailak...
Hori gutxi ez, eta handik bi egunetara joan zirenean, abuztuaren 31n, berriro sartu zirela konturatu ziren irakasleak. Diru apur bat, telefonoa eta hiru ordenagailu eramangarri falta ziren zuzendaritza gelan. Ertzaintza dabil ikertzen eta euren esanetan lekua ondo ezagutzen duen jendearen lana izan da.