Egitaraua gertu Andramaixetarako

Mirari Altube Arrese 2005eko uztailaren 22a

Abuztuaren 14an hasi eta 17ra bitartean Andramaixak ditugu herrian, eta Kultura Sailak eta Jai batzordeak egitarau dotorea osatu dute. Aurten, gainera, berrikuntza ugari izango ditugu.

Opor giroan sartuta gabiltza, baina herriko jaiak direla abuztuaren 14tik 17ra bitartean ezin ahaztu. Aurten, gainera, hainbat berrikuntza dakartzate, pregoia esaterako Aretxabaleta Abesbatzak egingo du. Bestalde, txosna gunea indartu gura izan dute eta ekitaldi ugari egongo dira bertan. Hona egitaraua:

Abuztuak 14, Andramari bezpera

  • 16:00etan, kanpai jotzea, Andra Mari jaien hasieraren berri emanez.
  • 16:30ean, XXVI. Mus Txapelketa. Izen ematea: 18 € (15:30etik 16:15era). Herriko plazan.
  • 17:30ean, Detrakaren “Zirkus Mirkus”. Bertan magoak, pailazoak, hanka paloak... Durana kalean.
  • 19:00etan, pregoia Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik: Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, udaletxe aurrean ikurrinari agurra eta txupinazoa. Aretxabaletako abesbatzak aurten 25. urteurrena ospatzen du.
  • Jarraian buruhandiak, txistulariekin batera.
  • 19:30ean, meza. Ondoren, “Ama Birjinaren Bederatziurrenaren bukaera eta Agur Erregina ospetsua”. Andra Mari Elizan.
  • 19:30ean, bertsolariak eta sagardo dastatzea.Txosna gunean.
  • 21:30ean, rock kontzertuak inguruko herrietako rock taldeen eskutik. Txosna gunean.
  • 22:30ean, erromeria, “Irats” musika taldearekin. Herriko plazan.
  • 23:00etan, XX. Bolo Txapelketa.

Abuztuak, 15, Andramari eguna

  • 10:00etan, diana, herriko txistulariekin.
  • 11:00etatik 13:00etara, umeendako parkea Herriko plazan.
  • 12:00etan, meza nagusia Udalbatzarekin.
  • Ondoren Agustindar elkarteari esker ona adieraziko dio Udalak, hainbat lan eginez herrian bete duten 100. urteurrena dela eta. Udaletxe aurrean.
  • 13:00etan, Izadi soka-oskestraren emanaldia. Herriko plazan.
  • 17:00etatik 20:00etara, umeendako parkea Herriko plazan.
  • 17:30ean, Urarekin gerra. Txosna gunean.
  • 18:00etan, Trapu Zaharra antzerki taldearen “El pisito” kale animazioa.
  • 19:00etan, Herri-kirol kalejira. Txosna gunetik hasi eta kale nagusian zehar.
  • 19.30ean, kalejira Marmara Dixi taldearekin. New Orleáns-ko jazz musika tradizionala.
  • 22:30ean, Bat Gehio musika taldearen kontzertua. Herriko plazan.
  • 24:00etan, suzko erruberak, Zaragozana Pirotekniaren eskutik.
  • 24:00etan, dantzaldia Ezein taldearekin, Mitarte kalean.
  • 24:00etan, Karaoke eta play-back saioa. Txosna gunean.
  • 03:00 Gantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa, eta ondoren txokolate beroa, Txosna gunean.

Abuztuak 16, Andramari bigarrena

  • 10:00etan Leintz Bailarako LXVII. Txirrindulari Lasterketa. Eliteko eta 23 urtetik beherakoen txirrindulari lasterketa. Sari banaketa 12:45ean egingo da, helmugan.
  • 11:00etan, herriko promesen pilota partiduak, Iturrigorri frontoian.
  • 12:00etatik 14:00etara, umeendako parkea, Herriko plazan.
  • 14:30ean, herri bazkaria, “Preso eta iheslari politikoen alde”, txosnetako taldeek antolatuta. Txosna gunean.
  • 17:00etan, Bolo Txapelketa, 16 urtetik beherakoentzat.
  • 18:00etan, sokamuturra.
  • 17:00etatik 20:00etara, umeendako parkea, Herriko Plazan.
  • 19:00etan, kalejira Ondalan erraldoi konpartsarekin.
  • 22:30ean, pilota partidu profesionalak Iturrigorri frontoian. Sarrera 10 euro.
  • 4 1/2 barruan: Esain-Agirre
  • Eskuz binaka:

Unanue - Patxi Ruiz

Bengoetxea VI - Otxandorena

  • 22:30ean, kontzertua: Black Sheeps eta Brigada Criminal. Txosna gunean.
  • 24:O0etan, Miramar orkestraren emanaldia. Herriko plazan.
  • 03:00etan, Makarroi-jana.Txosna gunean.

Abuztuak 17, koadrilen eguna

  • 11:00etan diana, herriko txistulariekin.
  • 11:30ean, sokamuturra.
  • 12:30ean, Gorringo taldearen “Kalejirafa” emanaldia.
  • 14:30ean, herri bazkaria: Paella erraldoia eta “Te de los puertos”, Santanderko “Paellas Gigantes Vicente Quintana” ren eskutik doan. Norberak ogia eta edaria ekarri beharko du. Herriko plazan.
  • Bazkalostean, Txan magoa.
  • Ondoren, jolasak Gazte Ekimenak antolatuta.
  • 17:00etan, Baralde txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
  • 18:00etan, sokamuturra.
  • 19:30ean, erraldoi eta buruhandiak Baralde Txarangarekin batera.
  • Ondoren egun honetan zehar herria gehien animatu duten koadrilei sari banaketa.
  • 21:30ean, Baralde txaranga kalean.
  • 23:00etan, Alam Bique musika taldearekin dantzaldia, Herriko plazan.
  • 01:00etan, Dj Bull-en kontzertua. Txosna gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak