Ikermap enpresak egin du mapa, eta Udaleko Hirigintza eta Euskara Sailek elkarlanean jardun dute berarekin.
Mapa 1/10.000 eskalan eginda dago, eta Aretxabaletako udalerri osoa jasotzen du. Herria bera ere agertzen da erdialdean. Toponimia azterketa sakona egin du Ikermap enpresak. Lehenengo artxiboetako dokumentuak begiratu zituzten, eta 5.000 erreferentzia inguru aurkitu. Gero ahozko erabilera aztertu zuten eta 606 toponimo jaso. Azkenik idazteko forma normalduak proposatu zizkioten Euskaltzaindiari.
Lanak zuzendu dituen Imanol Goikoetxearen esanetan toponimoak galtzen doaz eta oso garrantzitsua da kale edo etxe berriak egiterakoan herrian lehengo izen eta berbak erabiltzea.