Hamahiru lan aurkeztu zituzten Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketara. Bi izan ezik beste guztiak aretxabaletarrenak ziren eta Yera Sanchezek irabazi du. Kolore asko duen kartela da eta dantzari, trikitilari eta zezena agertzen dira beste batzuen artean.
Aretxabaletarra da Yera, 23 urte ditu eta Arte Ederrak ikasi ditu. Orain dela hiru urte ere berak irabazi zuen, eta Arrasateko Sexologia Zerbitzuak antolatutako Sexmetraia lehiaketan saria jaso du oraintsu.