Elkarteari egonkortasuna ematea du helburu UDAk

Mirari Altube Arrese 2005ko uzt. 7a, 14:25
Batzar orokorra egin zuen Aretxabaleta Kirol Elkarteak, UDAk. Zuzendaritza batzordea gustura azaldu zen pasatako denboraldiarekin, eta elkarteari egonkortasuna ematea dute erronka nagusi.

Pozik azaldu zen UDAko zuzendaritza batzordea pasatako denboraldiarekin. Futbolean talde guztiek mantendu dute maila, pilotan emaitza onak izan dituzte orokorrean, txirrindularitzari dagokionean lau lasterketa antolatzen dute eta mendiaren kasuan Leixargarateko txabola konpontzen hasi dira.

Proposamen berriak

Datorren denboraldiari begira hainbat proposamen aurkeztu zituzten. Futbolari dagokionean, bigarren erregionaleko taldea sortu gura dute, eta areto futbolean senior mailako taldea. Urri aldera montanbike proba antolatzeko asmoa azaldu zuten, eta Elizabarriko iturria konpontzeko nahia. Pilotari dagokionean Deba Arroko Txapelketa antolatzea tokatzen zaie datorren urtean, eta karatean 24 neska-mutiko arituko dira. “Gure erronka nagusiena, baina, elkarteari egonkortasuna ematea izango da”, esan zuen Jokin Antxia presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak