Animalien ordenantza gogorarazteko kanpaina

Mirari Altube Arrese 2005ko eka. 23a, 12:04
Hau izan dadila bere arrasto bakarra leloarekin txakurren jabeek dituzten betebeharrak gogorarazi gura ditu Udalak. Etxe guztietan banatu dituzte esku orriak guztiok gogora dezagun animalien gaineko ordenantza eta betetzen hasi.

Iazko maiatza ezkero daukagu animalien gaineko Udal ordenantza herrian. Bertan, animalien jabeek dituzten betebehar eta eskubide guztiak daude jasota, baina oso gutxik betetzen dituzte.

Hau izan dadila bere arrasto bakarra kanpaina jarri du abian Udalak. Txakurren jabeendako da batez ere kanpaina, eta errespetuaren aldeko deia egiten du, herritar guztiok lasaiago eta gusturago ibiltzeko. Hona gogorarazten diren betebehar batzuk:

  • Txakurra txiparekin eta txertoa hartuta izatea
  • Kalean lotuta eramatea
  • Kalean zikinkeriarik ez uztea. Hala gertatuz gero udaletxean poltsak banatzen dituzte kakak jasotzeko.

Espezie arriskutsuko animalien jabeek, aurrekoez gain, beste baldintza batzuk bete behar dituzte:

  • Udalaren baimen berezia
  • Azterketa bat gainditzea
  • Erantzukizun zibileko asegurua izatea
  • Beti uhalarekin lotuta eta muturrekoarekin eramatea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak