Taldeak egingo dituzte lorategitxoa txukuntzeko, 6 laguneko taldeak. Gaur, ekainak 20, hasi eta hurrengo hiru asteotan egingo dituzte lanok, 18:00etatik 21:00etara bitartean.
Zuloa egingo dute lehenengo lorategian eta anfiteatro antzeko zertxobait egitea da helburua, hitzaldiak egiteko gero. Lur asko atera beharko dute orain belarra besterik ez dagoen lekutik, hortaz, lanerako gogoz dagoena hurrera dadila Loramendi EEra eta bertan esango diote zer egin behar duen.