Guraso, ikasle eta irakasle elkarrekin izango gara. Egun ederra izaten da eta oraingoan ere horrela izango delakoan gaude, diote antolatzaileek. Asmo horrekin prestatu dituzte honako ekintzak:
- 10:30: Eskolako patioan etxaflero jaurtiketa. Segidan, mendi irteera.
- 12:30: Haur eta Lehen Hezkuntzakoendako kirolak.
- 13:00: Mokadua eta gurasoendako bolo txapelketa.
- 14:30: Bazkaria.
- 15:30: Buruhandiak eta aurpegi margoketa txikiendako.
- 16:30-18:30: Patxi Perez dantzari eta animatzailearen emanaldia.
Eskolako ekintza batzordeak eta zuzendaritzak eskerrak ematen dizkie egun hori antolatzen lagundu dieten guztiei.