Eskola Agenda 21 erakusketa jarri dute Arrasateko Monterron kultura etxean. Bertan, uraren arazoaren gaineko argazkiak daude ikusgai arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean. Erakusketaren azken eguna gaur da, ekainak 9.
Bestalde, Aretxabaletako udaletxe zaharrean arratsaldeko 19:00etaik 20:30 bitartean, DBHko ikasleek egindako argazkien erakusketa ere ikusgai dago.
Argazki lehiaketa, Andoni Azpilikuetak irabazi zuen. Bigarrena, berriz, Olatz Pagaldai izan zen.