Nazioarteko futbol txapelketa jokatuko da asteburuan

Maider Arregi 2005ko eka. 6a, 18:32
Kilometroak 2005-ek antolatuta, ekainak 11 eta 12an, Nazioarteko Lehenengo Futbol Txapelketa jokatuko da Aretxabaletan. Txapelketa honetan Gales, Eskozia, Frantzia eta Euskal Herriko taldeak arituko dira norgehiagoka.

Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatuko da Nazioarteko Lehenengo Futbol Txapelketa. Bertan 11 eta 12 urte bitarteko gaztetxoak arituko dira lehian.

Txapelketa honen helburua, kirol ekitaldi baten bidez Ikastolen jai guztiak batzea da. Hala, Ikastoletako jai guztien ordezkariak hartuko dute esku futbol txapelketan.

Partiduen ordutegia

Larunbata, ekainak 11

  • Goizean: 11:00-14:00
  • Arratsaldean: 15:30-20:00

Igandea, ekainak 12

  • Goizean: 11:00-13:00

Taldeak

  • Dolgellau (Gales)

  • Ysgol Gyfun Cymer Rhondda (Gales)
  • Condorrat Primary School (Eskozia)
  • Le Porge (Bordela, Frantzia)
  • Salbatore Mitxelena (Zarautz)
  • Iñigo Aritza (Altsasu)
  • Aresketa Ikastola (Amurrio)
  • Ander Deuna Ikastola (Sopela)
  • Kurutziaga Ikastola (Durango)
  • Aranzadi Ikastola (Bergara)
  • Txantxiku Ikastola (Oñati)
  • Arizmendi Ikastola (Leintz Bailara)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak