Andoni Azpilikuetak irabazi du Aste Berdearen argazki lehiaketa

Marijo Deogracias 2005ko eka. 3a, 12:06
Ingurumen astearen barruan antolatu zuten argazki lehiaketako sariak domekan banatuko dituzte. Almen eta Kurtzebarri ikastetxeetako DBHko 19 ikaslek parte hartu dute sariketan. Irabazlea Andoni Azpilikueta izan da.

Lehenengo saria Andoni Azpilikuetak irabazi du, Harrobien aurka mundu hobea lortzeko izeneko argazkiarekin. Bigarren saria Olatz Pagaldaik eskuratu du Biziaren markoa izeneko lanarekin eta hirugarren ane Garcia izan da Ardiekin paseatzen lanarekin.

DBHko Kurtzebarri eta Almeneko ikasleek parte hartu dute argazki lehiaketan. Jose Angel Antsia Aretxabaletako kultura zinegotziak Goienari adierazi dionez, "oso pozik gaude lehiaketak izan duen erantzunarekin. Lehenengo aldiz antolatu dugu horrelako lehiaketa bat eta eskertzekoa da batetik, Aretxabaletako argazki taldearen aldetik izandako laguntza eta bestetik ikasleek parte hartzeko erakutsi duten gogoa. Paisaiaren edertasuna eta ingurumenaren degradazioa argazki lehiaketara 49 lan aurkeztu dituzte 19 ikaslek". Irabazleek argazki kamera digitala eta MP3ak irabazi dituzte.

Sari banaketa

Sari banaketa domekan izango da udaletxe zaharrean. 12:00etatik 14:00etara ikusgai jarriko dituzte argazkiak eta 13:00etan egingo dute sari banaketa. Ekitaldi horrekin amaituko da Aste Berdea Aretxabaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak