Nazio Batuen Erakundeak Kepa Urraren tortura salaketa onartu du

Mirari Altube Arrese 2005eko ekainaren 2a

Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak Kepa Urra aretxabaletarrak jasandako torturen gaineko salaketa onartu eta adierazpena egin du.

Torturak jasan zituen Kepa Urrak 1992an guardia zibilak atxilotu zuenean. Hori salatu eta hiru guardia zibil zigortu zituzten orduan. Zigorrak, baina, ez zituzten osorik bete Justizia Ministerioak indultua eman zielako. Salaketa jarri zuen orduan Kepak Nazio Batuen Erakundean, eta arrazoia eman dio erakunde horren Torturaren Aurkako Batzordeak. Tortura kasuak zigortu behar dituztela estatuek dio Nazio Batuak, eta Espainiako Estatuak ez du bete hori; indultuek, gainera, torturatzen jarraitzeko bidea izan daitezkeela dio.

Torturak ekiditeko neurri zehatzak hartzea, eta 90 eguneko epean hartutako neurrien berri ematea eskatu dio Nazio Batuak Espainiako Estatuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak