Gastronomiaren gaineko bi ekintza antolatu ditu Loramendik

Leire Kortabarria 2005eko maiatzaren 31

Gure elikaduraren gaineko hitzaldia eta ardo-dastatze ikastaroa antolatu ditu Loramendi euskara elkarteak. Hitzaldia ekainaren 2an izango da, eta ikastaroa, hilaren 6an. Azken horretarako izenematea zabalik dago.

Ekainaren 2an, eguena, gure elikaduraren gaineko hitzaldia egingo du Edorta Agirre adituak. Udaletxe zaharrean izango da, 19:00etan, eta sarrera, doan. Agirrek euskal gastronomiaren gaineko hainbat liburu idatzi ditu; tartean, Euskal sukaldaritzaren antropologia. Hori hartuko du aitzaki bere hitzaldirako.

Ardo-dastatze ikastaroa hilaren 6an, astelehena, izango da. Mikel Garaizabal enologo elorriarrak emango du udaletxe zaharrean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Horretarako izenematea zabalik dago. Loramendiko bazkideek eta ikasleek 5 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 8 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak