Aste Berdea martitzenetik domekara bitartean

Aste Berdea antolatu du Udaleko Ingurumen Sailak Ihoberen laguntzarekin. Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 5era bitartean ume, gazte zein nagusiendako ekintzak egingo dituzte.

Herritarrak sentsibilizatzea eta ingurumenaren arazoaz kontzientzia hartzea du helburu Aste Berdeak. Domekan, ekainak 5, gainera, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da.

Egitaraua:

  • Maiatzak 31, martitzena: Jasangarritasunaren argi-ilunak berbaldia Iñaki Antiguedad EHUko irakaslearen eskutik. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.
  • Ekainak 1, eguaztena: Nekazaritza ekologikoaren gaineko berbaldia Tomas Larrañaga antzuolarrarekin. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan.
  • Ekainak 2, eguena: Iturriondo parkera irteera, DBHko ikasleak. Anjel Loidi eta Fermin Lezeta basozainek zuhaitzen gainean emango dizkiote azalpenak.
  • Ekainak 3, egubakoitza: Birziklatzearen gaineko tailerrak eta jolasak umeendako Kurtzebarri eskolan. 14:30etik 16:30era bitartean.
  • Ekainak 4, zapatua: Txotxongilo emanaldia: Bakartxoren zapatilak. Ume zein helduendako. Basabeazpi gunean, 11:00etan. DBHko ikasleek ateratako argazkien erakusketa egongo da udaletxe zaharrean 19:00etatik 20:30era.
  • Ekainak 5, domeka: Argazki erakusketa udaletxe zaharrean, 12:00etatik 14:00etara. Sari banaketa 13:00etan egingo dute. Ondoren luncha.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.