Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2005ko mai. 26a, 18:26
Abuztuan egingo diren Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Kultura Sailak.

Andramaixak iragarriko dituen kartel lehiaketako oinarriak:

  • Edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria: 50x70 zentimetro edo disketean ekarriz gero DINA-3a.
  • Derrigorrezko testua:

Andramaixak 2005

Abuztuaren 14a, 15a, 16a eta 17a

Aretxabaleta

  • Saria: 300 euro.
  • Egoki ikusiz gero erakusketa egingo dute kartelekin.
  • Egilearen nortasuna azaldu barik aurkeztu behar da lelodun kartazal itxi batekin.
  • Kartelak ekainaren 30a baino lehen Kultura etxera edo udaletxera bidali behar dira.
  • Epaimahaia Kultura Batzordeak eta hainbat herritarrek osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia uztailaren 4an jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak