Goi mailako hezkuntzaren gaineko mintegia egingo du Mondragon Unibertsitateak

Leire Kortabarria 2005eko maiatzaren 24a

Goi mailako hezkuntza europar konbergentziarantz: ikaskuntzan oinarritutako ereduak delako mintegia antolatu du Mondragon Unibertsitatearen Hezi institutuak. Hilaren 26 eta 27an, eguena eta egubakoitza, egingo dute Otalora jauregian.

Nazioarteko ordezkari akademikoak etorriko dira MUren mintegira, tartean Aalborg (Danimarka), Monterrey (Mexiko) eta Maastrich (Herbehereak) unibertsitateetako ordezkariak, horiek eredu izan ziren-eta MU hasi zenean Mendeberri hezkuntza proiektua zirriborratzen.

Mondragon Unibertsitatearen esanetan, mintegiaren bokazioa da “hiritar eta profesional arduratsuak prestatzea, lagunduko dutenak gizarte bidezkoagoa egiten”. Horretarako elkargunea izango da mintegia, unibertsitateek esperientziak truka ditzaten.

Egitaraua

Honako egitaraua antolatu dute:

Maiatzaren 26a, eguena

Ekitaldiak 09:00etan hasiko dira, Felix Marti Centre Unescoko ohorezko presidentearekin. Gero, Aalborg, Monterrey, Maastricht eta Mondragon Unibertsitateek euren hezkuntza proiektuak aurkeztuko dituzte banan-banan. Bazkalostean, Berrikuntza formakuntza esparru-zehatzetan: Enpresa Zientziak, Ingeniaritza eta Hezkuntza Zientziak mahai ingurua izango da.

Maiatzaren 27a, egubakoitza

Goizeko bederatzietatik hasita, hiru lantegi izango dira. Arratsaldeko bostetan, Berrikuntza euskal unibertsitate sisteman mahai inguruarekin bukatuko da mintegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak