Aretxabaletako Udalak irudi berria

I.A. 2005ko mai. 18a, 20:15
Gaur asteazkena, maiatzak 18, egin da Aretxabaletako Udalaren erakunde-irudi berriaren aurkezpena Diseinu lanak egin dituen publizitate-agentzia Arrasaten kokatuta dagoen Arteman Komunikazioa enpresa izan da.

Arritxu Oliden-ek (Aretxabaletako Alkateak) egin ditu Udalaren irudi berria egiteko arrazoien azalpena eta ondoren, Goio Arana diseinatzaileak (Arteman Komunikazioa publizitate-agentziaren zuzendaria eta lanaren arduraduna) diseinu berria egiteko jarraitutako pausuak arrazoitu ditu.

Erakunde-irudi berria egiteko jarraitutako pausu garrantzitsuenak:

Aukeratutako irudiarekin hartutako bidea:

Erakunde-irudi berria egiteko hartu den bidea, azkenengo hamarkadetan gehien erabili izan diren irudien eguneraketa da. Trazoak gaurkotu dira, elementuak sinplifikatu eta orohar, aplikatzeko eta erreproduzitzeko erraza eta kalitate grafikoa eskaintzea eduki dira helburutzat.

Udalaren nortasuna bere sustraietatik jaio behar denez, Udalaren pertsonalitatetik, marka berriaren sinboloa Aretxabaletaren armarri heraldikoa izan duela oinarritzat, baina irudikapen grafiko gaurkotu batekin. Irudia gaurkotu eta eguneratu egin da hurrengo puntuak kontutan izanik:

  • Ezagutzeko erraza izateko moduan egina dago;
  • Aplikatzeko eta erreproduzitzeko erraza;
  • Kromatismoa ezagutzeko erraza;
  • Marrazketa modernoa eman zaio, erakunde berritzaile baten ispilu.

Koroadun armarrian agertzen diren elementuak, San Miguel Goiaingeruaren irudikapena eta Noeren Kutxa uraren gainean dira.

Sinboloaren kolorea urdina da eta logotipoarena beltza. Kolore urdina aukeratu da erakundearen kolore gisa, alde batetik, sinboloaren bereizgarri den urarekin lotura duelako (bestelako neurri baten: Urkulu, mende hasierako bainetxeak…) eta bestetik, seriotasuna eta konfiantza transmititzen dituen kolorea delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak